Aurtengo udan ere Mugi kirol udalekuak ospatuko dira Lesakan. 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira (biak barne) eta helburu nagusia, euren artean baloreak eta kirola uztartzea izanen da. Abuztuaren 4tik 15era ospatuko dira, goizeko 9:30etik 13:30era. Bi txandak izanen dira eta bietan parte hartu daiteke, edo bakar batean nahi bada. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkideek 50 euro orainduko dituzte, bazkide ez direnek aldiz, 60 euro (aste bakoitzeko). Seme-alaba bat baino gehiago apuntatuz gero, deskontu ttikiak ere egonen dira.

Izen ematea irekia dago, ekainaren 30era bitarte eta galdetegi hau betez egin beharko da:

https://forms.gle/uBiJB29p1TyEUdhE8

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiagorako: 696 80 98 86.

Animatu!