Martxan dago 2025eko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak; LH 5. eta 6. mailakoak. Kategoria bakoitzeko hiru lehenak jasoko dituzte sariak. 

Galderak erantzuteko epea apirilaren 25ean bukatuko da eta bi modutan entregatu ahalko dira galdetegiak: helbide elektroniko bidez (kultura@betigazte.net) edo egoitzaren atean dagoen postontzian erantzun orria sartuta. Ez da derrigorrezkoa izanen galdera guztiei erantzutea.

Hemen dituzue galdera guztiak:

Hemen lehiaketaren oinarriak:

Animatu eta parte hartu!