Beti Gazte elkartetik bertze ekimen bat antolatu dugu, heldu den astetik aitzinetik martxan paratuko duguna.
Laster egiteko taldekako entrenamenduak antolatu ditugu. Nahi duen guztiarentzat irekiak izanen dira, nahiz eta hasiberrientziat aproposak izanen diren. Lotsa eta beldurra galdu eta taldean korrika egitea eta ongi pasatzea izanen dira helburuak. Laster egiteko ohitura duena ere gonbidatua dago, bertzeei bere esperientzia partekatzeko eta ondokoak animatzeko.
Heldu den martxoaren 12tik aitzinera beraz, ortzegunero elkartuko gara Eltzetako Plazan, 18:00etan. Informazio gehiago nahi duenak, 697 276 036 (Alaia) telefonora dei dezake.
Animatu!!
Leave a Reply