Beti Gaztek, bertze urte batez, Arbolaren Eguna ospatuko du otsaila honetan. Otsailaren 22an eremua garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen du talde batek Gardelkopagoetan. Otsailaren 26an berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin arbolak landatuko dituzte prestatutako eremu horretan.
Arbolaren Egunean edonork lagundu dezake, bi egunetan edo posible duen edozein egunetan. Lagundu nahi duen oro, 10:00etan agertu daiteke Gardelkopagoetara, bi egunetako edozeinetan.
Animatu!
Leave a Reply