Herriko Feriak hilabete honetan ospatuko ditugu eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako asteazkenerako, azaroaren 20rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera.

Oinarriak:

  • Bikoteka parte hartuko da
  • Bikote bakoitzak gas sukaldea, zartagia, kazula, patata, piperrak, etab. ekarri beharko ditu
  • Elkarteak gatza, olioa, baratxuria eta gatzgabetutako 2kg bakailo emateaz gain, 10 euro banatuko ditu bikoteko
  • Egunean bertan, bikote bakoitzeko guttienez kide bat Beti Gazteko egoitzan egon beharko da 17:30erako. Orduan, bakailoa eta 10 euroak emanen zaizkio
  • Izena emateko hondarreko eguna azaroaren 18a izanen da, astelehena
  • Lehendabiziko hiru bikoteek izanen dute saria

Izena emateko idatzi 696 80 98 86 zenbakira edota kultura@betigazte.net helbide elektronikora.

Animatu parte hartzera!