Heldu den azaroaren 18 eta 25ean sukaldaritza tailerra eginen dugu Beti Gaztetik, Hondarribiako Zabala jatetxeko sukaldarien eskutik. Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala erakutsiko dute, goi mailaruntz eramanda. Tailerrean gourmet menua prestatuko dute partehartzaileek, hainbat teknika desberdin erabiliz, eta ondotik prestatutakoa afalduko dute. Irain Eskolan eginen da kurtsoa, bi egunetan, 18:00etan.Taillerraren prezioa 30 eurokoa izanen da Beti Gazteko bazkideentzat eta 40 eurokoa ez bazkideentzat. izena emateko idatzi whatsapp zenbaki honetara: 697 27 60 36. Animatu parte hartzera!
Leave a Reply