Udaro bezala, heldu den abuztuaren 4an (igandea), Larunera mendi irteera antolatu dugu, Berako bestak izanen direla aprobetxatuta. Bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea (harrobitik) eta motza (Malet-etik). Ibilbide luzea egiten dutenek 6:45ean izanen dute hitzordua Plaza Zaharrean eta kotxez joanen dira harrobiraino. Motza egiten dutenak berriz, 7:30ean abiatuko dira Plaza Zaharretik ere eta kotxez joanen dira Malet-era.

Animatu!!

*Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuak.