Ekainaren 2an 2024ko VIII. Argazki Rally-a ospatu genuen, Beti Gazte Astearen programako azken ekitaldietako bat. Herriz herri lehiaketaren barrenean kokatzen zen txapelketa aurten ere eta 2024ko bortz gaiak hauek izan ziren: Petaloak, Ura, Berdintasuna, Burdina eta Gazteria. Atzo, uztailaren 3an, ospatu genuen sari banaketa eta hauek izan ziren lan irabazleak.

Bilduma hoberenaren saria Legazpiko Gorka Etxeberria Gomezek irabazi zuen bortz argazki hauekin:

Gaika aldiz, hauek izan ziren irabazleak: Gorka Etxeberria Gomez “Petaloak”, “Burdina” eta “Gazteria”; Manuel Barreiro Rodriguez “Ura” (Donostia); eta Javier Lopez Fabian “Berdintasuna” (Durango).

“Ura”, Manuel Barreiro Rodriguez
“Berdintasuna”, Javier Lopez Fabian
“Burdina”, Gorka Etxeberria Gomez
“Gazteria”, Gorka Etxeberria Gomez

Azkenik, bazkideen artean bilduma hoberena ere saritu genuen eta saria Fred Ramos Lasagarentzat izan zen:

Mila esker parte hartzaile guztiei eta zorionak irabazleei ere!