Aurten ere Pirineora irteera antolatu dugu, uztailaren 20tik 21ra. Ohiko moduan, “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra dutenentzat izanen da bidaia. Bi egunetan, bi ibilbide mota egonen dira: luzea eta motza. Lehenengo egunean, Candanchú-tik Refugio de Lizara-ra joanen gara eta bigarrenean berriz, Refugio de Lizara-tik Canfranc-era. 

Guttienez 20 laguneko taldea osatu beharko da, irteera aitzinera eramateko. Uztailaren 3ra bitarte ematen ahalko da izena, 626 11 81 23 telefono zenbakian eta izena ematerako orduan, 50 euro ordaindu beharko dira Beti Gaztek Rural Kutxako kontuan. Ordainketa egin arte ez da erreserbarik konfirmatuko. Plaza mugatuak izanen dira eta Beti Gaztek bazkideek izanen dute lehentasuna. 

Hemen dituzue ibilbideen xehetasun guztiak: