Lesakako Zubigaineko V. Kros Herrikoia ospatuko dugu Beti Gazte elkartean, heldu den ekainaren 29an (larunbata). 11:00etatik aitzinera hasiko da proba eta izen ematea lehenagotik egin beharko da, 10:00etan zehazki, Arretxeako Plazan.

Distantzia desberdinak egonen dira mailaren arabera:

  • Ttikiak (2020tik atzinera jaiotakoak): 200m
  • Aurrebenjaminak (2017 eta 2019 artean jaiotakoak): 300m
  • Benjaminak (2015 eta 2016 urteen artean jaiotakoak): 450m
  • Alebinak (2013 eta 2014 urteen artean jaiotakoak): 900m
  • Juniorrak (2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoak): 3km
  • Absolutuak (2008 eta ondotik jaiotakoak): 6km

Ibilbideak herriko zubietan barrena (Beheko Plaza, Antoiu, Arretxea, Ote, Eltxeta…) pasatuko dira, eta motzagoak eta luzeagoak izanen dira mailaren arabera. Ibilbide bakoitza seinaleztatua egonen da.

Sariak ere egonen dira maila bakoitzeko lehen emakume eta gizonarentzat. Absolutu mailako korrikalari onenek 100 euro eta trofeoa izanen dute saritzat, junior mailakoek domina eta Lesakako komertzioetan gastatzeko 60 euroko bonoa eta alebinetik ttikira domina izanen dute. Honez gain, partehartzaile guztien artean kirol materiala zozketatuko da.

Izena emateak 2 euroko prezioa izanen du ttikitik alebinetara eta 5 eurokoa, junior eta absolutu mailetan.

Animatu parte hartzera!!