Atzo, ekainaren 2an, Elias Garraldaren omenezko XI. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatu genuen eta edizio berezia izan zen, lehen aldiz historian, emakume batek irabazi baitzuen, Irungo Maria Maldonado Alconada. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez sailkatu zen.
Garbiñe Larralde, Jon Zabaleta eta Javier Igoa izan ziren epaileak eta, aipatu bezala, Maria Maldonado Alconadak eraman zuen lehen saria eta Felix Flamarique Martinezek bigarrena. Lesakar onenaren saria Rakel Arlegui Goienetxerentzat izan zen.
Hau margolarien jardunaldia ere ospatu zen, Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak emandako sariei esker. Hauek izan ziren irabazleak:
A mailan: Gorka Etxarte Abuin
B mailan: Zuhatz Oiartzabal Larralde
Kategoria ttikienean: Unax Maia Larralde
ZORIONAK DENEI! Mila esker partehartzaile guztiei, baita Lesakako Zerbitzuen Elkarteari ere haurren sariak emateagatik.
Leave a Reply