Bueltan da Lesakako Bitxikeriak lehiaketako edizio berriak. Oraingo honetan herriko pertsona ezagunen inguruko 16 galdera erantzun beharko dira, paperean edota internet bidez. Paperean, Izarra Okindegian, Telletxea Estankoan edota Xagu Liburudendan aurki ditzakezue galdetegia eta erantzun ondotik, Beti Gazte egoitzaren buzoian utzi beharko duzue orria. Internetez bete nahi baduzue berriz, esteka honen bitartez sar zaitezkete galdetegira:
https://forms.gle/DnJ82kWXQa57LpuA6
Maiatzaren 22tik 28ra bete daiteke galdetekia, asteazken honetatik heldu den asteartera arte.
Sariak ere banatuko ditugu, lehen hiru sailkatuentzat: Kasinon lau lagunentzako otordua lehenarentzat, Lesakako komertzioetan gastatzeko 100 euroko bonoa bigarrenarentzat eta hirugarrenarentzat, Otxuneako gazta bat. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean, Otxuneako bertze gazta bat ere zozketatuko da.
Hemen duzue informazio guztia:
Animatu parte hartzera!
Leave a Reply