Beti Gazte elkarteak Salvador Yanciren omenezko VIII Martxa Zikloturista bertan behera uztea erabaki du
Lesakan, 2024ko maiatzaren 16an — Beti Gazte elkarteak maiatzaren 19rako antolatutako Salvador Yanciren omenezko VIII Martxa Zikloturista bertan behera uztea erabaki du. Horrelako ekitaldi bat aitzinera ateratzeko beharrezkoak diren baliabideak kontuan hartuta, urrutitik ez gara ailegatu esperotako partehartze minimora. Horregatik beragatik, martxa ez egitea erabaki da.
Ez da erabaki erraza izan, ilusioz eta gogoz prestatzen den ekitaldia baita martxa. Edonola ere, hausnarketarako baliatuko dugu egoera hau, aitzinera begira, probaren etorkizuna zein izanen den ikusteko, baita ongi eta gaizki egindakoak aztertzeko ere.
Lerro hauen bitartez eskerrak eta barkamena eskatu nahi dizkiegu dagoeneko izena emanda zeuden txirrindulari guztiei, baita martxan boluntario gisa laguntzeko prest agertu diren guzti horiei ere. Bertze ekitaldietan elkar ikusiko dugulakoan gaude.
Zuzendaritza Batzordea.
Leave a Reply