Aimar Otxoteko Larrarte lesakarrak irabazi zuen pasa den martxoaren 10ean Lesakako V Mendi Lasterketa. Beti Gazteko lasterkaria izan zen helmugara ailegatzen lehena, 2019ko lehen edizioko marka hautsiz gainera. Minutu eta bi segundutan hobetu zuen errekorra, 1:10,13ko denbora lortuz. Emakumeetan ere garaipena hurbil gelditu zen, izan ere, Ane Elzaurdia Mentaberri beratarra izan zen bere kategorian onena.
Beti Gazte elkarteak antolatuta bostgarren Lesakako Mendi Lasterketa ospatu zen pasa den igande goizean herrian. 14 kilometro luze eta 900 metroko denibela zuen proban 229 korrikalarik hartu zuten parte, baita ibilbide guztia osatu ere. Horien artean azkarrena Aimar Otxoteko Larrarte izan zen, lesakarra, 1:10,13ko denbora eginez eta probaren errekorra hautsiz. Bere gibeletik, Idiazabalgo Josu Urrestarazu Garcia (1:12,49) eta Ioseba Eskudero Perez (1:13,55) sailkatu ziren.
Emakumeen kategorian, Ane Elzaurdia Mentaberri beratarra izan zen lehena, 1:30,14ko denbora eginez. Bigarren postuan, Iruñeako Irene Artazcoz Perez-Nievas (1:31,04) helmugaratu zen eta hirugarrenean, Hondarribiako Anie Mendia Vicente (1:32,04). Emakume beteranoen kasuan, pasa den urteko garaipena errepikatu zuen Nerea Amilibia Arruti zarauztarrak, 1:35,06ko denbora egin ondotik. Orkoiengo Nuria Mendivi Armendariz izan zen bigarrena kategoria honetan (1:38,45) eta hirugarrena, Legorretako Edurne Arakistain Jauregi (1:47,19).
Gizon beteranoen kasuan, Pasaiako Iker Irastorza Alzua igan zen podiumeko lehen koskara (1:21,23), bigarrenera Lesakako Borja Garcia Alzuguren igan zen (1:25,46) eta hirugarrenera azkenik, Biurrungo Borja Barasoain Sobrino (1:28,34). Beti Gazteko emakume eta gizon korrikalari onenak ere saritu zituzten eta hemen, Aimar Otxoteko bera izan zen garailea, baita Amaia Taberna Lizasoain ere (1:53,05). Azkenik, Hiru Herri Trail taldeak eraman zuen taldekako sailkapena.
Hemen duzue sailkapen osoa ikusteko aukera: https://www.kronoak.com/live/2024/lesakakoml/index.html
Argazkiak ere ikusgai dituzue dagoeneko. Andrea de Ruedak, Bidal Etxartek, Fidel Ordokik, Mikel Mutuberriak, Maider Goizuetak, Fred Ramosek eta Pako Santxezek atera zituzten.
https://drive.google.com/drive/folders/1zOIOHuriWrQf2vDZBHE7fXhWBw9a9eNa?usp=share_link
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu bolondres bezala lasterketa honen antolaketan lagundu duten guztiei, euren laguntzarik gabe ezinezkoa izanen litzatekeelako horrelako ekitaldiak egitea. Mila mila esker!
AUPA BETI GAZTE!
Leave a Reply