Heldu den urtarrilaren 21ean, igandea, San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu, San Antongo erromeria izanen dela aprobetxatu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da proba, 8:00etatik aitzinera. Izena emateak binaka edo hirunaka egin beharko dira, 7:30etik 8:00etara, eta 5 euroko prezioa izanen du Beti Gazteko bazkideentzat eta 10 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Ibilbidean zehar lau kontrol puntu egonen dira eta irteeran emanen dira horien berri, baita ibilbide guztiaren berri ere. Irabazlea bikote edo hirukote erregularrena izanen da eta lehen bi sailkatuek izanen dute saria. Horrez gain, partehartzaile bakoitzari ere kamiseta bat emanen zaio opari. Azkenik, San Antonen bertan, helmugan, pintxoak eta edariak izanen dira.
Animatu parte hartzera!
Leave a Reply