Pasa den urtarrilaren 28an, Beti Gazteko Bixente Igartzabal izena eman zuten 425 korrikalarietatik hirugarren gelditu zen Tarragonako Maratoian, lehen aldiz podiuma lortuz distantzia honetako lasterketa batean. 42 kilometro eta 192 metroak egiteko bi ordu, 44 minutu eta 10 segundo behar izan zituen konkretuki.
Proba nagusiaz gain, 30 kilometroko lasterketa izan zen ere Tarragonan. Honetan, Jose Luis Irurtzun lesakarrak 309 korrikalarien artean 125. postua eskuratu zuen (2:27:54).
Leave a Reply