Beti Gazte elkarteak antolatua, Lesakako Udalaren laguntzarekin, Ramon Sanjurjo Zabala herritarrak idatzi berri duen No me montes fiestas liburuaren aurkezpena eginen dugu heldu den abenduaren 2an. Aurkezpena Lesakako Liburutegi Publikoak izanen da, 18:00etan.

Sanjurjo egileaz gain, ekitaldian Garbiñe Larralde Urkijo lesakarra ere egonen da, bera izan baita liburuaren azala diseinatu duena. Horrez gain, liburuak Amor Sin Barreras GKEk Kenian duen proiektuarekin (“Los 100 de Turkana”) lan egin du eta beraz, elkarteko Ana Moreno Baz ere aurkezpenean egonen da.

Aurkezpena gazteleraz izanen da eta ondotik, egileekin solasteko aukera ere egonen da. Horrez gain, GKEk postu bat jarriko du Keniako Turkana tribuak eginiko lanekin.

Liburua dagoeneko salgai dago herriko Telletxea eta Xagu liburudendetan.

Hemen duzue liburuaren eta Amor Sin Barreras GKEren informazio gehiago:

https://elvisomedia.com/no-me-montes-fiestas

https://www.amorsinbarreras.com

Animatu parte hartzera!