2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, pasa den ekainean, Ogi eta masa ikastaro praktikoa antolatu genuen Basque Culinary Centerreko Edota Salvador ogigilearekin. Orduan bertan behera gelditu zen, baina orain tailerra berreskuratuko dugu. Zehazki, heldu den urriaren 3an ospatuko dugu, Irain Eskolako jangelan, 18:00etan. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa izanen da eta izena emateko, 617 21 24 49 (Amaia) telefonora deitu beharko da, irailaren 26a baino lehen. Hala ere, plaza gutti daude eta beraz, lehentasuna bazkideei emanen diegu.
Animatu!
Leave a Reply