Beti Gaztek antolatuta, heldu den irailaren 12tik 14ra Burgoseko Merindadeetara bidaia eginen dugu. Hiru eguneko txangoa izanen da eta zenbait herri bisitatzeko aukera egonen da: Frias, Oña, Tobera, Villarcayo, Puentedey, Ojos Guareña, Espinosa de los Monteros, Orbaneja eta Medina de Pomar.
Irailaren 12an, asteartea, goizeko 8:00etan abiatuko da autobusa Lesakatik eta irailaren 14an, ortzeguna, ailegatuko da berriz ere herrira, gaueko 21:00etan.
Bidaiaren prezioa hau izanen da:
- Banakako gela aukeratzen duten elkarteko bazkideentzat 250€ ordaindu beharko dituzte. Ez bazkideek berriz, 255€.
- Binakako gela aukeratzen duten elkarteko bazkideentzat 210€-ko kostua izanen du bidaiak. Ez bazkideentzat berriz, 215€.
Prezioaren barrenean hau sartuko da: hotela gosariarekin, bazkari eta afariak, bueltako luntx-a, autobusa eta kobazulo bat bisitatzeko sarrerak.
Plaza mugatuak daude eta beraz, bidaian parte hartu nahi dutenek abuztuaren 18a baino lehen idatzi beharko dute hurrengo zenbakira, baita bidaiaren inguruan informazio gehiago nahi badute ere: 617 21 24 49 (Amaia).
Animatu parte hartzera!
Leave a Reply