Aurten ere Pirineora irteera antolatu dugu, uztailaren 22tik 23ra. Ohiko moduan, “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra dutenentzat izanen da bidaia. Bi egunetan, bi ibilbide mota egonen dira: luzea eta motza. Lehenengo egunean, Frédancon-etik Refugio de Viadós-era joanen gara eta bigarrenean berriz, Refugio de Viadós-etik Pont du Prat-era.
Guttienez 20 laguneko taldea osatu beharko da, irteera aitzinera eramateko. Uztailaren 1era bitarte ematen ahalko da izena, 626 11 81 23 telefono zenbakian eta izena ematerako orduan, 50 euro ordaindu beharko dira Beti Gaztek Rural Kutxako kontuan. Ordainketa egin arte ez da erreserbarik konfirmatuko. Plaza mugatuak izanen dira eta Beti Gaztek bazkideek izanen dute lehentasuna.
Hemen dituzue ibilbideen xehetasun guztiak:
Leave a Reply