2023ko Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 5ean, ogia eta masa egiteko tailer praktikoa antolatu dugu Basque Culinary Center-eko Edorta Salvadorrekin. Arratsaldeko 18:30ean izanen da, Irain eskolan. 20 euroko prezioa izanen du ikastaroak eta plaza mugatuak izanen dira (bazkideek izanen dute lehentasuna). Izena emateko, 617 21 24 49 (Amaia) telefonora deitu beharko da maiatzaren 31a baino lehen.
Animatu parte hartzera!
Leave a Reply