Beti Gazte Sokatira taldea pasa den igandean, martxoaren 12an, bueltatu zen Ipar Irlandatik etxera. Munduko Txapelketan paper bikaina egin ondotik, herritarrek ia euren lorpenen neurriko harrera egin zieten.
Arratsaldeko 19:00ak baino lehenago ailegatu zen taldea autobusean suhiltzaileetara. Herritarrek bertan egin zieten harrera, eta Lesakako Musika Bandaren laguntzarekin, Mastegirako bidea ireki zieten. Han, Gizonezko Ohorezko Erregional mailako taldeak, asteburuko jardunaldia jokatu ondotik, pasilloa egin zieten zelai erdiraino. Beti Gazte elkarteko zuzendaritza taldeko kideek opari bana eman zieten tiralariei, baita eskertza eta zorion hitzak eskaini ere. Josu Sanjurjo bertsolariak bertso bat prestatu zien eta ondotik, Musika Bandaren laguntzarekin berriz ere, traktorean buelta bat eman zuten herriko kaleetatik barrena. Harrera borobiltzeko, merendu bat ospatu zuten denek elkarrekin.
Hemen ikus ditzakezue igande arratsaldeko ospakizunetan grabatutako zenbait irudi:
Pako Santxezek ateratako argazkiak ere ikus ditzakezue hemen:
Leave a Reply