Beti Gazte Sokatira Taldeak Ipar Irlandako Munduko Txapelketan parte hartuko du datozen egunotan. Atzo bidaiatu zuten Parkgate herrira, Munduko Txapelketa ospatuko den herrira hain zuzen ere. Gaur, martxoaren 7a, pisaketa eguna izanen dute eta bihartik aitzinera hasiko dira lehiatzen. Bihar eta etzi klub arteko txapelketa ospatuko da: bihar, martxoaren 8a, nesken 500 kiloko eta mutilen 600 kiloko kategorietan arituko dira; martxoaren 9an berriz, mutilen 640 eta 560, nesken 540 eta 580 kiloko kategoria mistoan arituko dira.
Martxoaren 10ean eta 11n, azkenik, selekzioak arituko dira euren artean lehian. Beti Gaztek, Euskal Herriko sei txapel irabazi ondotik, bi egun horietan zenbait kategorietan ordezkatuko du Euskal Herria: mutilen, 600 eta 640 kilotan; nesken 500 kilotan; eta 580 kilo mistoan.
Bihar goizeko 10:30ean hasiko da txapelketa (9:30ean Ipar Irlandan), eta zuzenean ikusteko aukera ere egonen da esteka honen bitartez: https://tug-of-war.tv
Beti Gazteko tiralariak hauek izanen dira: Beñardo Iantzi Mitxelena, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Oskar Telletxea Martiarena, Beñat Ordoki Telletxea, Julen Palenzuela Etxepare, Gerardo Telletxea Aizpuru, Guy Larralde, Unai Gurrutxaga Errandonea, Iñigo Alzugarai Legazkue, Paskual Taberna Zubiria, Karmelo Mitxelena Mitxelena, Ander Mitxelena Diaz, Lander Landiribar Goienetxe, Maddalen Lopez Tapia, Ainhoa Ubiria Sarasola, Karmele Pikabea Baleztena, Maria Iantzi Irigoien, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Udane Arbelaitz Mateo, Ane Goienetxe Urrutia, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga eta Irati Andueza Azpiroz.
ANIMO ETA ZORTE ON!
Leave a Reply