Beti Gazte elkarteak sukaldaritza tailerra antolatu du hurrengo ekainaren 6 eta 13rako. Elbeteko Posadako Belenek eskainiko du kurtsoa. Tailerra ekaineko lehendabiziko bi astelehenetan ospatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Irain Eskolako sukaldean. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek berriz, 30 euro. Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak dira eta ekainak 1 izanen da apuntatzeko azken eguna. Izena emateko idatzi 617 212 449 telefonora.
Leave a Reply