Beti Gaztek VII. Ipuin Lehiaketan parte hartzera deitzen ditu Lesakako haurrak. Hementxe lehiaketaren oinarriak:
MAILAK: aurtengoan 4 kurtsotan banatuko da lehiaketa:
- A MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. kurtsoko haurrak.
- B MAILA: Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoko haurrak.
- C MAILA: Lehen Hezkuntzako 5. kurtsoko haurrak.
- D MAILA: Lehen Hezkuntako 6. kurtsoko haurrak.
GAIA: librea izango da.
IPUINAREN AURKEZPENA: parte hartzaile bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake. Ipuinak gutxienez orri bat izan beharko dute eta gehienez hiru orri. Eskuz (letra ulergarriaz) edo ordenagailuz aurkeztuko dira.
EPEA: ipuinak Tantirumairu ikastolan eta Irain eskolan aurkeztuko dira 2020ko azaroaren 20a baino lehen.
EPAIMAHAIA: epaimahaiaren erabakia apelazeina izanen da.
SARIAK: maila bakoitzeko lehendabiziko bi sailkatuek saria izanen dute.
BALORAZIO IRIZPIDEAK: lanaren kalitatea, estiloa, uzentasuna, ortografia eta originaltsuna aintzat hartuko dira.
ANTOLATZAILEA: Beti Gazte K.J.K.E.
LAGUNTZAILEA: Lesakako Udala
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
Leave a Reply