Urtero bezala hementxe dugu Beti Gazteko argazki lehiaketa. Hurrengo lerrotan lehiaketaren oinarriak dituzue:
Antolatzailea: BETI GAZTE, Lesakako Udalaren laguntzarekin.
PARTEHARTZE ESPARRUA: nahi duten afizionatuek.
GAIA: librea eta sari berezia kirol argazkirik hoberenari.
MOTA: zuri beltzean edo kolorean eginiko argazkiak.
ARGAZKI KOPURUA: egile bakoitzak gehienez 3 argazki.
FORMATUA: JPG formatu digitalean, gehienez 1200 pixel izanen dituztenak alde luzeenean.
IDENTIFIKAZIOA: Argazki artxibo bakoitzean adierazi beharko da zein den lanaren izenburua eta baita zertara aurkezten den ere (gai librea edo kirola) eta posta elektronikoan, non argazkien artxiboak bidaliko diren, egilearen datuak idatzi beharko dira (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa).
NORA BIDALI: Honako posta elektroniko honetara: fotobetigazte@gmail.com.
AURKEZTEKO EPEA: 2020ko urriaren 31 arte
EPAMAHAIA: antolatzaileek izendatuko dute eta haren erabakia apelaezina izanen da.
ERABAKIA ETA ERAKUSKETA: erabakia erakusketa irekitzen den egunean emanen da ezagutzera. Erakusketa epaimahaiak partehartzaileen artean aukeraturiko argazkiekin eginen da, eta azaroaren 8tik abenduaren 6ra izanen da. Irabazleei erabakiaren berri emanen zaie pertsonalki. Erakusketa egiteko aukeratzen diren argazkiak, inprimatu eta ikusgai jartzeko, eskatuko zaie egileei emailez bidaltzeko gehienezko
erresoluzioarekin.
Egile bakoitzari gehienez sari bat emanen zaio. Aurkezten diren argazki guziak Beti Gazteren web
orrian ikusgai jarriko dira.
SARIAK:
- 1.a – 375 € eta trofeoa.
- 2.a – 275 € eta trofeoa
- Herriko egileen artean argazkirik hoberenari, 225 € eta trofeoa.
- Sari berezia kirolarekin zerikusia duen argazkirik hoberenari, 225 € eta trofeoa.
Edozein ustekabeko gertatuz gero, batzorde antolatzaileak erabakiko du erabaki beharrekoa.
OHAR GARRANTZITSUAK:
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin darama oinarriek dietena erabat onartzea. Edozein
ustekabeko gertatuz gero, batzorde antolatzaileak erabakiko du erabaki beharrekoa.
Erakusketa eginen da baldin eta Covid-19ko protokoloek hura baimentzen badute.
Edozein zalantza izanez gero idatzi fotobetigazte@gmail.com helbidera edo deitu honako telefono zenbakietara: 667 605 294 / 690 778 245.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Leave a Reply