Urtero bezala Feria bezperan, asteazkenean, Ajoarriero Lehiaketa ospatu genuen Lesakan. Guztira 12 bikotek ajoarriero kaxul ederrak prestatu zituzten 18:00etatik antzinera.
Maria Jesus Errazkin, Felisa Taberna, Pepita Zubillaga eta Agustin Arriolak osatutako epaimahaiak aunitz pentsatu ondotik BAKAILU KUISINE bikoteari eman zion lehendabiziko saria, Pula Garcia eta Argiñe Ordokik osatuz (45. minutuan Idoia Telletxearen partez jokuan sartu zen). Bigarren saria Aitziber Maya eta Jaione Telletxearentzat izan zen BIURRANAKO BAKAILUA goitizenarekin. Azkenik, hirugarren saria Boro Legasa eta Imanol Lopezek eskuratu zuten ARRANSURDE izenarekin.
Pertsona ugari bildu ziren parte hartzaileek prestatutako eta ostatuek emandako ajoarriero plater ederrak dastatzeko.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei eta laguntzen aritu zinetenei.
Leave a Reply