Urtero bezala aurten ere Argazki lehiaketa antolatu dugu Beti Gazte elkartean. Hementxe lehiaketaren oinarriak:
ANTOLATZAILEA: S.C.R.D. BETI GAZTE K.J.K.E.
PARTEHARTZE ESPARRUA: nahi duten afizionatuek.
GAIA: librea, eta sari berezia kirol argazkirik hoberenari.
MOTA: paperean eginiko argazkiak (zuri-beltzean edo kolorean). Argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena JPEG formatu digitalean, 300 p.p.p.ko bereizmen minimoarekin.
ARGAZKI KOPURUA: egile bakoitzak gehienez 3 argazki.
NEURRIAK: librea, baina ezin izanen da gainditu kartulinazko edo antzeko euskarria, gehienez 30×40 cm-koa. Baldintza hauek betetzen ez dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
IDENTIFIKAZIOA: bakarrik onartuko dira argazkiaren gibeleko aldean lanaren izenburua idatzita dituztenak. Gainera, bertze kartazal itxian, egilearen izena, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa eta aurkeztu dituen lanen izenburuk adierazi beharko dira.
NORA BIDALI: Beti Gazte Elkartearen egoitzara, Beheko Plaza, 9. 31770 Lesaka – Nafarroa.
Aurkezteko EPEA: 2019ko urriaren 29 arte.
EPAIMAHAIA: antolatzaileek izendatuko dute eta haren erabakia apelaezina izanen da.
ERABAKIA ETA ERAKUSKETA: erabakia ezagutzera emanen da erakusketa irekitzen den egunean. Argazkiak ikusgai egonen dira 2019ko azaroaren 9tik abenduaren 2ra. Sarituei erabakiaren berri emanen zaie pertsonalki. Egile bakoitzak bakarrik sari bat eskuratu ahal izanen du. Lekua eta ordutegia, www.betigazte.net web gunean argitaratuko da.
ITZULTZEAK: saritu gabeko argazkiak egileei itzuliko zaizkie, erakusketa akabatu eta hurrengo egunetan. Antolakuntza ez da erantzule eginen aurkezturiko lanak galdu edo hondatu egiten badira.
Saritutako argazkiak Beti Gazteren esku geldituko dira, eta honek erabili ahal izanen ditu betiere promozionatzeko eta irabazteko asmorik gabe, egilean nor den aipatuta.
SARIAK:
- 350 € eta trofeoa.
- 250 € eta trofeoa.
- Herriko egileen artean argazkirik hoberenari, 200 € eta trofeoa.
- Sari berezia kirol argazkirik hoberenari, 200 € eta trofeoa.
OHAR GARRANTZITSUA: lehiaketa honetan parte-hartzeak berarekin daraman oinarriak erabat onartzea erran nahi du. Edozein ustekabekoa gertatuz gero, batzorde antolatzaileak erabakiko du egin beharrekoa.
KONTAKTUA: 667 605 294 / 690 778 245. www.betigazte.net
Leave a Reply