Larunbatean Lesakan ospatutako Beti Gazteko I. Mendi Lastertetan Joxe Amunarriz izan zen helmugara iristen lehena, 1 ordu 11 minutu eta 15 segundutan. Emakumeetan, Idoia Maritxalar lesakarra izan zen ibilbidea azkarren egin zuena, 1:45:32 denbora eginez.

S.D Erlaitz (Mugalariak) izan zen talde azkarrena eta beterano mailan Iñaki Catalán (1:17:57) eta Mari José Hernández (1:58:14) izan ziren azkarrenak.

Gazte trail lasterketan Mattin Lekuona lesakarra izan zen lehena, 30minutu eta 33 segundutan ibilbidea osatuz. Nesketan, Ane Otaegi izan zen garaile, 35 minutu eta 22 segundutan hemugara iritsiz.

Hona hemen sailkapena:

LESAKAKO I. MENDI LASTERKAKO IRABAZLEAK

Guztira 98 gizon emakumek  hartu dute parte 14 kilometroko mendi lasterketan.

IRABAZLEAK:

  1. JOXE AMUNARRIZ. 1:11:15
  2. ION SOLA. 1:15:18
  3. DAMIEN SAN MARTIN. 1:17:14

EMAKUMEAK:

  1. IDOIA MARITXALAR. 1:45:32. (Lehendabiziko emakume lesakarra).
  2. MAITE EGAÑA: 1:50:26
  3. IRATXE ARRIZABALAGA. 1:53:20

BEÑAT SARALEGI izan zen lasterketako lehendabiziko lesakarra, 1:18:49 denbora eginez. Klasifikazio orokorrean 5. postua lortu zuen.

LESAKAKO I. GAZTE TRAIL LASTERKETA

Guztira 16 neska-mutilek hartu dute parte 7 kilometroko gazte lasterketan.

IRABAZLEAK:

  1. MATTIN LEKUONA. 0:30:33
  2. UNAI BENGOETXEA. 0:31:50
  3. JON ZALA. 0:33:53

GAZTE TRAIL EMAKUMEAK:

  1. ANE OTAEGI. 0:35:22
  2. AINHOA ETXEGARAI. 0:38:47
  3. OIHANA ARRUTI. 0:39:56

Sailkapen osoa ikusteko: https://www.herrikrosa.eus/#