Dentro del Programa Beti Gazteren Astea 2019 celebraremos el acto donde repartiremos los premios del concurso Ezagutu Dezagun Lesaka.

  • Día: 31 de mayo.
  • Hora: 17:30.
  • Lugar: Sede del Beti Gazte.

Los y las concursantes han contestado a las siguientes preguntas:

PREGUNTAS 2019

1.- Zer dio  Mastegi futbol zelaian zintzilik dagoen jokalarien dekalogoaren 6. puntuak?

2.- Arginenbordako erreka zein udalerriren mugan dago?

3.- Nola deitzen zaio Kattagorri dendaren ondoan dagoen zubiari?

4.- Zein urtetan inauguratu zen Arrano  Elkartea?  Idatzi Elkartea  hau dagoen etxearen izena

5 .- Zein da Lesakako mendirik altuena? Zenbat metro  ditu mendi horrek?

6.- Erromeria bat egiten da  Lesakan urtarrilean. Nora eta  zein egunetan  egiten da  zehazki?

7.- Zein auzotan dago Maurrenekoborda baserria?

8.-  Lesakako  zein bertsolarik hartu dute parte 2019. Nafarroako Bertsolari Txapelketan?. Izen-abizenak idatzi.

9.- Zein pelikula grabatu zen Lesakan joan den urtean Bernardo Atxagaren nobela famatu batean oinarrituta?

10.- Idatz itzazu Lesakako 6 plazaren izenak. 

11.- “Herri txiki infernu haundi” programan Lesakako pertsona batzuk protagonistak izan ziren. Aipatu  pertsona horien  izen-abizenak.

12.- Zein da Lesakako zubitik Oiartzunera  doan errepidearen izen ofiziala?

13.- Zein artistek parte hartu zuten Harriondoa Kultur etxean eskaini zen Lorca-  Lauaxeta poeten omenezko kontzertuan? Adierazi bakoitzak jotzen zuen musika tresna.

14.- Beti Gazteko  Soka Tira  taldeak zein mailatan irabazi du aurten Euskadiko txapelketa?

15.- Lesakako Eltzeta kalean bada sekuoia bat. Haren ondoan txartel bat bada. Zer dio txartel horrek?

16.- Zein auzotan  dago Gardelkopagoeta parajea?

17.- Zein izen izanen du Lesakako Udalak aurten irekiko duen Haur Eskola berriak?

18.-  Idatz itzazu Miren Rubio Apeztegia, idazle lesakarrak,  argitaratu dituen bi liburuen izenburua.

19.-  Nor da Lesakako arraunlaria, iaz Hondarribiko traineruan Kontxako Bandera irabazi zuena?  Idatzi izen-abizenak.

20.- Nor da Green Peaceko Euskadi eta Nafarroaren koordinatzailea? Izen-abizenak idatzi. 

21.- Lesakako zein baserritan jarri behar dute  gaztagintza?

22.- 1991. urtean Beti Gazte Elkarteak lehen aldiz antolatu zuen Argazki lehiaketa. Nor izan zen lehiaketa irabazi zuen argazkilari lesakarra?  Zein zen lehiaketa hura irabazi zuen argazkiaren titulua?

23.- Zein auzotan da Olazarko Presa? 

24.- Lesakan badira bi baserri-auzo zeinetan  auzoaren eta hango baserri baten izena berdinak diren. Zein dira?

25.- Zenbat aldiz dantzatzen da bandera San Fermin bestetan?  Eta non?

26.- Baserritarrek ere inauteriak ospatzen dituzte. Zein dira auzoetan barna ateratzen diren bi koadrilak?

27.- Lesakako zein artistaren obrak daude  erakusgai  Harriondoan dagoen Lesakako  Burdin eta Forjaren museoan?  Idatzi izen-abizenak.

28.- Nor dira Beti Gazteko Futboleko infantil taldearen entrenatzaileak?  Idatzi itzazu haien izen-abizenak

29.- Noiz egin zen Lesakako Kanposantu berria?

30.- Zenbatekoa da Lesakako Udaleko 2019rako  aurrekontua?