Pasa den igandeko antolatuta genuen proba, nahiz eta 157 txirrindulari inskribatu eta baimen guztiak izan, ezin izan zen gauzatu Guardia Zibila irteera orduan, goizeko 9:00etan, agertu ez zelako.

Antolakuntzak tramite guztiak egin arren, goizeko 10:20etan ekitaldia bertan behera uztea erabaki zen, agenteak ez baitziren orduko oraindik agertu.  

Ondorioz, inskribatutako txirrindulari aunitzek beraien aldetik eta arduraz proba gauzatzea erabaki zutenez antolakuntzatik hornidura puntuak mantentzea erabaki zen: Otsondon, Lizaietan eta metan.

Beti Gaztek barkamena eskatzen du gertatutakoagatik eta aunitz eskertzen du inskribatutako txirrindulariek izandako portaera ona. Edozein iradokizun edo erreklamaziorako, gurekin harremanetan jar zaitezkete betigazte@betigazte.net helbide elektronikora idatziz.

Antolakuntzak aurten gertatutakoak hurrengo urtetako edizioetan eragina ez izatea espero du.

BETI GAZTE