Lehiaketa 2019ko ekainaren 2an izanen da Lesakan. Aurtengoa VII. edizioa izango dugu, honako hauek dira lehiaketan oinarriak:
OINARRIAK
Parte-hartzaileak: Edozein margolarik har dezake parte.
Gaia: “LESAKAKO HIRIGUNEA”. Tomasenekobordako errotondatik Matxiteneraino. Igantziko karreteran Ote Kaleko bukaeraino. Edozein teknika eta korronte estetiko erabil daiteke.
Lanaren alde luzeenak ezin izanen du metro bat baino gehiago neurtu.
Parte-hartzaile guztiek margotzeko materiala ekarriko dute. Hala ere, bakoitzari
20 euro emanen zaizkio gastuei aurre egiteko. Diru hori obra aurkeztean emanen zaie. Debekaturik dago argazki kamarariK erabiltzea margolanak burutzeko.
Lanen zigiladura: Beti Gazte Elkarteko egoitzan, Beheko Plazan 9-1º izanen da, 8.30etatik 10:00ak bitartean. Inskripzioa zigiladuraren momentuan eginen da.
Lanen aurkezpena: Lanak Beti Gazte Elkarteko egoitzan aurkeztuko dira 13:30etatik 14:00 bitartean. Eginiko lanak saldu nahi dutenek prezioa finkatu beharko dute aurkezten duten unean. Margolari bakoitzak margolan bakarra aurkez dezake lehiaketan.
Nahi duten margolariei bazkaria emanen zaie egun berean erranen zaien lekuan (laguntzaileek bazkaria ordaindu beharko dute).
Epaimahaia: Antolakuntzak izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lanik hoberenak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
Epaimahaiaren emaitzak arratsaldeko 6etan ezagutzera emanen dira . Aurkeztutako lanekin erakusketa bat eginen da Alondegiko arkupeetan arratsaldeko 6ak arte. Lehen saria Antolakuntzaren esku geratuko da.
Sariak:
1. Saria: 600 €
2.- Saria: 350 €
Herriko margolarien artean obrarik hoberena: 150 €
Parte-hartzaileek baimena ematen diote antolakuntzari aurkeztutako lanen irudiak erabiltzeko.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak jarritako baldintza hauek ontzat ematea suposatzen du.
OHARRA: Antolakuntzak bere gain hartuko du ikusgai jarritako margo-lanak arretaz zaintzeko ardura baina ez da arduratuko nahigabe eraginiko akatsez.
HAUR MARGOKETAREN EGUNA
1.- Nahi duten haur guztiek parte har dezakete.
2.- Lehiaketa ekainaren 2an, igandean, izanen da LESAKAN.
3.- Hiru maila bereiztuko dira:
A Maila: 2011 -2012an jaioak
B Maila: 2009-2010an jaioak
C Maila 2007-2008an jaioak
4.- Parte hartzaile guztiek margotzeko materialak ekarri beharko dituzte. Antolakuntzak margotzeko taula emango die.
5.- Maila bakoitzean marrazki hoberenek saria izango dute
6.- Inskripzioa lehiaketaren egun berean Beti Gazteren egoitzan.
7.- Margolanen gaia “LESAKA” izanen da.
8.- Lehiaketa 11:00tan hasiko da eta 13:00tan bukatuko da.
ANTOLATZAILEA: BETI GAZTE K.J.K.E.
LAGUNTZAILEAK: Lesakako Udala eta Lesakako Zerbitzuen Elkartea
Leave a Reply