Urtero bezala EZAGUTU DEZAGUN LESAKA lehiaketa antolatu dugu Beti Gazten. Dakizuen bezala, Lehen hezkuntzako ikasleek parte hartzeko aukera dute lehiaketan.
Lesakarekin zer ikusia duten 30 galdera osatutako lehiaketa dugu hau eta ez da derrigorrezkoa galdera guztiei erantzutea.
Aurten, parte hartzaileek apirilaren 30a baino lehen entregatu beharko dituzte erantzun orriak Irain Eskola Publikoan, Tantirumairu Ikastolan edo Beti Gazte Egoitzan.
3 mailatan banatzen da lehiaketa: A (1. eta 2. kurtsoko ikasleak), B (3. eta 4. kurtsoko ikasleak) eta C (5. eta 6. kurtsoko ikasleak).
Sarietan ez da dirurik emanen, material didaktikoa erosteko txartelak baizik. Berdinketa gertatuz gero, zozketa publikoa eginen da.
Maila bakoitzeko hobenari sari berezia emango zaio. Saritxoak emango dira 12 galdera baino gehiago zuzen erantzuten dutenei.
Erantzunak ortografia egokian idatzita egon beharko dira.
Antolatzailea BETI GAZTE ELKARTEA.
Laguntzailea: LESAKAKO UDALA.
GALDERAK 2019
1.- Zer dio Mastegi futbol zelaian zintzilik dagoen jokalarien dekalogoaren 6. puntuak?
2.- Arginenbordako erreka zein udalerriren mugan dago?
3.- Nola deitzen zaio Kattagorri dendaren ondoan dagoen zubiari?
4.- Zein urtetan inauguratu zen Arrano Elkartea? Idatzi Elkartea hau dagoen etxearen izena
5 .- Zein da Lesakako mendirik altuena? Zenbat metro ditu mendi horrek?
6.- Erromeria bat egiten da Lesakan urtarrilean. Nora eta zein egunetan egiten da zehazki?
7.- Zein auzotan dago Maurrenekoborda baserria?
8.- Lesakako zein bertsolarik hartu dute parte 2019. Nafarroako Bertsolari Txapelketan?. Izen-abizenak idatzi.
9.- Zein pelikula grabatu zen Lesakan joan den urtean Bernardo Atxagaren nobela famatu batean oinarrituta?
10.- Idatz itzazu Lesakako 6 plazaren izenak.
11.- “Herri txiki infernu haundi” programan Lesakako pertsona batzuk protagonistak izan ziren. Aipatu pertsona horien izen-abizenak.
12.- Zein da Lesakako zubitik Oiartzunera doan errepidearen izen ofiziala?
13.- Zein artistek parte hartu zuten Harriondoa Kultur etxean eskaini zen Lorca- Lauaxeta poeten omenezko kontzertuan? Adierazi bakoitzak jotzen zuen musika tresna.
14.- Beti Gazteko Soka Tira taldeak zein mailatan irabazi du aurten Euskadiko txapelketa?
15.- Lesakako Eltzeta kalean bada sekuoia bat. Haren ondoan txartel bat bada. Zer dio txartel horrek?
16.- Zein auzotan dago Gardelkopagoeta parajea?
17.- Zein izen izanen du Lesakako Udalak aurten irekiko duen Haur Eskola berriak?
18.- Idatz itzazu Miren Rubio Apeztegia, idazle lesakarrak, argitaratu dituen bi liburuen izenburua.
19.- Nor da Lesakako arraunlaria, iaz Hondarribiko traineruan Kontxako Bandera irabazi zuena? Idatzi izen-abizenak.
20.- Nor da Green Peaceko Euskadi eta Nafarroaren koordinatzailea? Izen-abizenak idatzi.
21.- Lesakako zein baserritan jarri behar dute gaztagintza?
22.- 1991. urtean Beti Gazte Elkarteak lehen aldiz antolatu zuen Argazki lehiaketa. Nor izan zen lehiaketa irabazi zuen argazkilari lesakarra? Zein zen lehiaketa hura irabazi zuen argazkiaren titulua?
23.- Zein auzotan da Olazarko Presa?
24.- Lesakan badira bi baserri-auzo zeinetan auzoaren eta hango baserri baten izena berdinak diren. Zein dira?
25.- Zenbat aldiz dantzatzen da bandera San Fermin bestetan? Eta non?
26.- Baserritarrek ere inauteriak ospatzen dituzte. Zein dira auzoetan barna ateratzen diren bi koadrilak?
27.- Lesakako zein artistaren obrak daude erakusgai Harriondoan dagoen Lesakako Burdin eta Forjaren museoan? Idatzi izen-abizenak.
28.- Nor dira Beti Gazteko Futboleko infantil taldearen entrenatzaileak? Idatzi itzazu haien izen-abizenak
29.- Noiz egin zen Lesakako Kanposantu berria?
30.- Zenbatekoa da Lesakako Udaleko 2019rako aurrekontua?
Leave a Reply