2019ko Mendi Lizentzian ALTA EDO BAJA eman nahi duenak, abenduaren 20a baino lehen jakinarazi beharko dio Beti Gazteko Zuzendaritza Batzordeari. Lizentzia dutenek, MODALITATE ALDAKETA nahi izanez gero, epe berdinean jakinarazi beharko du.
Aldaketa edo baja abisurik jasotzen ez bada, pasa den urteko modalitate berdinean berrituko zaie lizentzia.
Aldaketa hauek jakinarazteko:
- Beti Gazte Egoitzan abenduaren 13 eta 20ean, 19:30etatik 21:00ak arte.
- 676575107 (Jesús Mari) telefonora deituz astelehenetik ortzilera 15:00etatik 20:00etara.
Lizentzia kostuaren kargua 2018ko abenduaren bukaeran egingo da.
Leave a Reply