89 argazki jaso eta epaimahaia bildu ondotik, baditugu dagoeneko Beti Gazteko 2018ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak!
Pasa den azaroaren 3an aurkeztutako argazkiak baloratzeko Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan bildu ziren ondorengo epaiak: Lesakako Irantzu Pastor, Iruneko Fernando Larrukert “Lamia” eta Berako Asier Gogorza.
Argazkiak bat banaka sakon aztertu ondotik, hainbat hausnarketa eta deliberazio eginez, beherago agertzen diren autoreen argazkiak saritzea erabaki zen. Datorren azaroaren 10ean, larunbata, Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan gelan izanen da sari banaketa arratsaldeko 18.00etan. Ekitaldia interesatua dagoen orontzat irekia izanen da.
Honako hauek izanen dira banatuko diren sariak: 1. saria: 350 euro eta garaikurra. 2. saria: 250 euro eta garaikurra. Herriko autore hoberenarentzat saria: 200 euro eta garaikurra. Kiroleko argazki hoberenari sari berezia: 200 euro eta garaikurra.
Azaroaren 10etik abenduaren 2ra, ortzegunetik larunbatera arratsaldeko 17.00etatik 19.30etara eta 11.30etatik 13.30etara igandetan, ikusgai izanen dira lehiaketara aurkeztutako 89 argazkiak Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Eliza gelako erakusketan.
Bertan espero zaituztegu!
“COMUNIDAD DE VECINOS”
Oscar Gaskón Marañón
Irun – Gipuzkoa
“LA REVOLUTION”
Javier Gernández Ferreras
Castro Urdiales – Cantabria
HERRIKO ARGAZKILARI ONENA
“BERE TOKIAN”
Jon Martinez Etxabarri
Lesaka – Nafarroa
KIROL ARGAZKI ONENA
“CICLOCROSS-1”
José Miguel Romero Barco
Ordizia – Gipuzkoa
Epaieek hurrengo lanei aipamen berezia egiteko eskaera dela eta, ona hemen hiru kalitatezko lan. Sariren bat lortzeko punttuan egon ziren.
Accésit:
“BACOREN FESTA”
Mikel Hualde Arriada
Elizondo – Nafarroa
“11 OJOS”
Jesús Hernández Sánchez
Irun – Gipuzkoa
“DESPUÉS DE LA TORMENTA”
José Ramón Luna de la Osa
Tarancón – Cuenca
Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztiei eta zorionak irabazleei!
Aupa Beti Gazte!
Leave a Reply