Atzo, irailak 16, BTT IBILALDIA 2018 ospatu genuen Lesakan. Guztira, 101 pertsonek hartu zuten parte bi ibilbidetan banatutako proba honetan: 42 km-ko ibilbide luzea eta 25,2 km-ko motza.
Parte hartzaileek hiru puntutan indarberritzeko aukera izan zuten: ibilbidearen zehar bi hornikuntza puntutan, eta proba bukaeran herriko plazan.
Hau bukatzerakoan, Katea Bikek eta Caja Ruralek emandako opariak zozketatu ziren. Katea Bike-ko bizikleta 55 dortsala zeraman Xuban Fernández Gutierrez igantziarrari tokatu zitzaion. Zorionak!
Mila esker hau antolatzeko laguntza eman diguzuen guztieri!
Leave a Reply