Pasatu berri dugun abuztuaren 29an 54 pertsonek hartu zuten parte Santanderrera antolatutako irteeran.
Gidari baten laguntzaz Santanderreko hainbat zonalde bisitatu eta hobeto ezagutzeko aukera izan zuten: Sardinero hondartza, faroa, Katedrala, Magdalena jauregia eta bere jardinak… Alde Zaharreko bitxikeriak ere erakutsi zituen gidariak, bertako eraikuntzen historia kontatuz (Botín, Correos, Udaletxea…).
“La Brocheta” jatetxean menu goxo bat dastatu ondotik kantuz betetako bazkalondo animatua izan zuten. Arratsaldean denbora librea izan ondotik 18:00tan autobusa hartu eta Lesakara itzuli ziren.
Nahiz eta eguraldi kaxkarra zegoen, giro ezin hobea izan zuten egun guztian zehar.
Leave a Reply