Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldekoak diren Luziano Mitxelena eta Iñigo Lizartzak abuztu bukaeran Varesen (Italian) ospatuko den mundialera joateko sailkatu ziren Luxemburgon.

Luziano Mitxelena master65 mailan aritu zen gogor, 65-70 urte bitartekoen aurka, 85 km-ko ibilbidean, 1.200 metroko altuera positiboarekin. Luzianok lortutako emaitza hagitz ona izan zen, bere mailako 5. bukatuz, honela mundialera sailkatzea lortuta.

Bertzalde Iñigo Lizartzak 155 km-ko ibilbidean aritu zen fuerte, 2.500 metroko altuera positiboarekin. Leitzarrak 75. bukatu zuen, honek ere mundialeko txartela irabaziz.

Zorionak eta egurra eman Varesen!