Atzo, ekainak 3, BETI GAZTE ASTEHONDARRARI bukaera emateko VI. MARGO AZKARREKO “ELIAS GARRALDA” LEHIAKETA izen genuen egun guztian zehar. Goizez margolariak lanean aritu ziren, hauen lanak arratsaldeko 14:00etatik 18:00etara ikusgai egon ziren Beti Gazte Egoitzaren arkupeetan.
19 margolarik hartu zuten parte igande zoragarri bati kolorea emanez: eguraldi ona, III. Argazki Rallya, karrikabuelta, Corpus eguna… Giro aparte, jende ugari eta kalitatezko margoak.
Epaimahaia zonaldeko hiru margolari ospetsuk osatu zuten: Lesakako Juan Carlos Picabea eta Javier Igoa, eta Hondarribiako Xabier Sagarzazu. Aurkeztutako 19 lanetatik, maila altua zela ikusirik, ondorengo 5 margolari hauek aipamena egin zitzaien:
* Esteban Oronoz Aizpun
* Juan Carlos Aresti Pérez
* Carlos Espiga Alonso
* Jon Idigoras Muguerza
* Fernando Ureta Castelo
Hauen artean hurrengo hauek izan ziren sarituak:
IRABAZLEA
JON IDIGORAS MUGUERZA
Saria: 500 euro
BIGARREN POSTUAN
FERNANDO URETA CASTELO
Saria: 300 euro
LESAKAKO MARGOLARI HOBERENA
JABIER FAGOAGA YANCI
Saria: 150 euro
Haurren lehiaketa hiru kategorietan banatu zen, hurrengo hauek irabazleak suertatuz:
A mailan, (2009-2010. urteetan jaiotakoak) lehendabizikoa Akior Martinez Nuñez sailkatu zen eta bigarren postuan Zihara Taberna Urra.
B mailan, (2007-2008), lehendabiziko saria Ainitze Martinez Olazabalentzat izan zen, bigarrena berriz, Maddi Hoyos Eguzkiagirrerentzat.
Azkenik, C mailan (2005-2006), Maitane Erkizia Arburua izan zen irabazlea, eta Kattalin Txoperena Lacar bigarrena.
Lesakako Zerbitzuen Elkarteak eman zituen haurren lehiaketako sariak: herrian kontsumitzeko diru-baleak.
ZORIONAK!
Leave a Reply