Atzo, maiatzak 31, ortzeguna, EZAGUTU DEZAGUN LESAKA Lehiaketako sari banaketa egin genuen. Dakizuen bezala, lehiaketan eskola eta ikastolako haurrek herriari buruzko 30 galdera erantzun behar dituzte. Behin erantzunak jaso eta zuzenduta atzo sari banaketari ekin genion.
Guztira 37 neska mutilek hartu dute parte hiru mailetan banatuta. A mailan lehen saria lehenengo mailako Ibai Criado Arruabarrenarentzan izan zen, bigarren saria kurtso bereko Kemen Garro Ordokik lortu zuen, hirugarrena Alain Etxepare Ayestaranek eta azkenik, laugarrena, Izaro Zelaieta Egiak.
B mailan berriz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoko neska mutiletan, lehen saria Maddi Zubieta Eneterreagak lortu zuen, bigarrena Maddi Hoyos Eguzkiagirrek, hirugarena Beñat Zelaieta Egiak, eta azkenik, laugarrena, Beñat Criado Arruabarrenak.
Azkenik, maila altuenean, (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska mutiletan) Aitor Galardi Choperenak eskuratu zuen lehen saria, bigarrena, bere bixkia den Ion Galardi Choperenak, hirugarrena Ibon Ruiz Sarasolak, eta azkenik laugarrena, Naiara Ubiria Sunsundeguik. Sariak, herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak izan ziren. 12 galdera baino gehiago ongi egin zituztenek ere opariak jaso zituzten.
Bertzalde, sari berezi bat eman zen erantzun zuzen gehien egin zituen haurrarentzat, hau Maddi Zubieta Eneterreaga izanik, liburu eta joku bat irabaziz. Parte hartu dutenen artean zozketatu zen motxila Naiara Ubiria Sunsundegirentzat izan zen.
ZORIONAK DENEI!
Leave a Reply