Azken aste hauetan Beti Gazteko TRANSBIDASOA taldeak emaitza hagitz onak lortu ditu partu hartu dituen probetan.

Salinas de Arañan Ion Zeberiok bosgarren postuan bukatzea lortu zuen, bere kategoriko bigarrena geldituz. Modu honetan Challege-ko postu hobeneten sailkatu da. Dorronsoro eta Ariztimuño berriz, talde nagusiarekin bukatu zuten 130 kirolaritik 50ek bukatutako proban.

Villanueva de Gallegon, Aragoiko Kopako bertze proba batean, Peio Lizartza lehendabiziko 20 kirolarien artean bukatu zuen, Luziano Mitxelena Máster60ean eta Ion Zeberio mendikoan irabazleak izan ziren. Joxe Mari Sestorain eta Jabier Ariztimuñok gogor aritu ziren lanean proba guztian zehar.

ZORIONAK!