Heldu den ekainaren 3an, igandea, Elias Garralda VI. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatuko dugu Lesakan.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
* Lehiaketa 2018ko ekainak 3an izanen da, Lesakan.
* Parte hartzaileak: Edozein margolarik har dezake parte.
* Gaia: “LESAKA HIRIGUNEA” . Tomasenekobordako errotondatik Matxiteneraino. Igantziko karreteran Ote Kaleko bukaeraino. Edozein teknika eta korronte estetiko erabil daiteke.
* Lanaren alde luzeenak ezin izanen du metro bat baino gehiago neurtu.
* Parte-hartzaile guztiek margotzeko materiala ekarriko dute. Hala ere, bakoitzari 20 euro emanen zaizkio bere gastuei aurre egiteko. Diru hori obra aurkeztean emanen zaie. Debekaturik dago argazki kamarariK erabiltzea margolanak burutzeko.
* Lanen zigiladura: Beti Gazte Elkarteko egoitzan, Beheko Plazan 9-1º izanen da, 8.30etatik 10:00 bitartean. Inskripzioa zigiladuraren momentuan eginen da.
* Lanen aurkezpena: Lanak Beti Gazte Elkarteko egoitzan aurkeztuko dira 13:30etatik 14:00 bitartean. Eginiko lanak saldu nahi dutenek prezioa finkatu beharko dute aurkezten duten unean. Margolari bakoitzak margolan bakarra aurkez dezake.
* Nahi duten margolarieik bazkari bat egiteko aukera ematen zaie egun berean. Norberak bere bazkaria ordaindu beharko du.
* Epaimahaia: Elkarteak izendatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lanik hoberenak. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
* Epaimahaiaren emaitzak arratsaldeko 6etan ezagutzera emanen dira Alondegiko arkupeetan. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da Alondegiko arkupeetan arratsaldeko 6ak arte. Lehen saria Antolakuntzaren esku geratuko da.
* Sariak:
1go Saria: 500 €
2. Saria: 300 €
Herriko margolarien artean obrarik hoberena: 150 €
* Parte-hartzaileek baimena ematen diiote antolakuntzari aurkeztutako lanen irudiak erabiltzeko.
* Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako baldintza hauek ontzat ematea suposatzen du.
OHARRA: Antolatzaileek bere ardurapean hartzen dute margo-lanak arretaz zaintzea baina ez dute erantzunkizunik izango baldin bere errurik gabe okerrik gertatuko balitz.
HAUR MARGOKETAREN EGUNA
* Nahi duten haur guztiek parte har dezakete.
* Lehiaketa ekainaren 3an, igandean, izanen da LESAKAN.
* Hiru maila bereiztuko dira:
A Maila: 2010 -2011an jaioak
B Maila: 2008-2009an jaioak
C Maila 2006-2007an jaioak
* Parte hartzaile guztiek margotzeko materialak ekarri beharko dituzte. Antolakuntzak margotzeko taula emango die.
* Maila bakoitzean marrazki hoberenek saria izango dute
* Inskripzioa lehiaketaren egun berean Beti Gazteren egoitzan.
* Margolanen gaia “LESAKA” izanen da.
* Lehiaketa 11:00tan hasiko da eta 13:00tan bukatuko da.
Leave a Reply