Heldu den larunbatean, martxoaren 9an, Armarriak, Genealogia eta Familien Historia izenburupean, hitzaldia antolatu dugu Harriondoa Kultur Etxean. Liburutegian izanen da hitzaldia, 18:00etan, Andoni Esparzaren eskutik. Otsailean gazteleraz eman zuen hitzaldi bera eta oraingoan, soilik euskaraz eskainiko du solasaldia. Animatu!
2024ko Arbolaren Eguna ospatuko dugu otsaila honetan. Bi jardunaldi desberdinetan ospatuko da, otsailaren 24an eta 29an, biak Gardelkopagoetan. Lehenean eremura garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen da. Ondotik, hamaiketakoa izanen da partehartzaileentzat. Bigarrenean berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin batera, arbolak… Continue Reading →
Beti Gazteko 2024ko Ohiko Batzarraldi Orokorra ospatu genuen pasa den otsailaren 17an, 19:30ean. 34 bazkide bertaratu ziren eta bilerarako aurreikusitako puntu guztiak aho batez onartu ziren. Tartean, 2024rako aurreikusitako ekitaldiak onartu ziren, baita horiek aitzinera eramateko 231.760 euroko aurrekontua ere…. Continue Reading →
Aurten ere joskintza tailerra izanen dugu martxoan, hilabete batez. Martxoaren 4ean hasiko da tailerra eta martxoaren 27an bukatu. Hiru ordutegi egonen dira eta partehartzaile bakoitzak bat aukeratu beharko du: astelehenak 18:00etatik 20:00etara, astearteak 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Kurtso osorako… Continue Reading →
Beti Gazteko mendi taldeak antolatua, Aialdera mendi irteera ospatuko da igande honetan, otsailaren 11n. Iñauterietako igandean egiten den ohiko ateraldia izanen da aurtengoa ere eta goizeko 7:30ean egin dute hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean. Animatu!
Beti Gazteko irakurle taldeak antolatua, solasaldia izanen da larunbat honetan, otsailaren 10ean, Lesakako Liburutegian. Andoni Esparza izanen da hizlaria eta armarriak, genealogia eta familien historia izanen ditu hizpide. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta solasaldia gazteleraz izanen da. Aitzinago euskaraz egitea… Continue Reading →
Pasa den urtarrilaren 21ean San Antonera Ibilaldi Arautua ospatu genuen Beti Gazten, eta irabazleen izenak ere baditugu. Lehen postuan Mertxe Ancizar Iriarte eta Mila Ibarra Tendarieta sailkatu dira. Bigarren postuan berriz, Francisco Javier Ancizar Arretxeak eta Jose Ramon Telletxea Pellejerok… Continue Reading →
Heldu den igandean, otsailaren 4ean, Aizkolegira mendi irteera eginen dugu. Goizeko 7:30ean elkartuko gara Lesakako Plaza Zaharrean eta handik, kotxez joanen gara Etxalarrera. Animatu!
Urtero bezala, urtarrileko hondarreko asteburuan, Mendaurrera mendi irteera antolatu du Beti Gazteko mendi taldeak. Igande honetan beraz, urtarrilaren 28an, Mendaurrera joanen dira Sunbillatik. Goizeko 7:30ean elkartuko dira Lesakako Plaza Zaharrean eta handik, Sunbillara joanen dira kotxez. Animatu!
Beti Gazte elkartetik V. Lesakako Mendi Lasterketa antolatu dugu, 2024ko martxoaren 10erako, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Ohiko ibilbidea izanen du lasterketak, 14 kilometrokoa guztira eta 900 metroko malda positiboarekin. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da, 10:00etan, eta Frain eta Unanua gainditu ondotik,… Continue Reading →
Heldu den otsailaren 17an, larunbatean, Beti Gazteko 2024ko Ohiko Batzarraldi Nagusia ospatuko dugu bazkideekin. Beti Gazteren egoitzan izanen da (Beheko Plaza 9, 1. solairua), 19:00etan lehen deialdian, eta 19:30ean bigarrenean. Batzarreko gai zerrenda: 1.- 2023ko martxoaren 4ko Ohiko Batzarraldiaren akta… Continue Reading →
Heldu den urtarrilaren 21ean, igandea, San Antonera ibilaldi arautua ospatuko dugu, San Antongo erromeria izanen dela aprobetxatu. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da proba, 8:00etatik aitzinera. Izena emateak binaka edo hirunaka egin beharko dira, 7:30etik 8:00etara, eta 5 euroko prezioa izanen… Continue Reading →
Heldu den igandean, urtarrilaren 14an, 11:30etik aitzinera, Euskal Herriko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketako jardunaldia izanen dugu Lesakan, Udal Pilotalekuan. Bertan, talde mistoak ariko dira tiran, 580 kiloko lehen jardunaldian. Etxeko Beti Gazte taldearekin batera, Abadiño A, Abadiño B, Amaiur,… Continue Reading →
2024ko mendi lizentziak jasotzeko aukera egonen da bihartik aitzinera, urtarrilaren 9tik aitzinera, Beti Gazteko egoitzan (Beheko Plaza, 9) 18:45etik 20:00etara.
Urteko azken mendi irteera ospatuko dugu abenduaren 31n Beti Gazten. Zehazki Bianditzera joanen gara igande horretan, goizeko 7:30ean Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta. Animatu parte hartzera!
Atzo arratsaldean X. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatu genuen. Hauek izan dira saridunak: 3. maila: “Lagunen bila”. Araitz Ormaetxea Erro. “Mendizaleak”. Aitor Mutuberria Zelaieta 4. maila: “Lorea eta bere abentura”. Olhain Plaza Maia “Miren eta Luka estralurtarra”. Olaia Irigoien Baiester… Continue Reading →
2024rako txirrindularitza lizentzietan alta emateko epea ireki dugu. Abenduaren 29a izanen da horretarako azken eguna 626 118 123 (Argiñe) telefonora edota kirola@betigazte.net helbidera idatzita egin beharko da. Bertan eskuratu ahalko duzue informazio gehiago ere. Horrez gain, heldu den asteazkenean, abenduaren… Continue Reading →
Hauek izan dira aurtengo Lesakako Bitxikeriak Lehiaketako irabazleak: Iker Alzugaray Zubiri Begoña Ordoki Fagoaga Lourdes Maritxalar Tapia Zozketa bidez: Otsuneko Familia Sari banaketa heldu den abenduaren 23an izanen da, larunbata, 11:00etan Plaza Zaharrean. ZORIONAK eta mila esker parte hartzeagatik!
Abenduaren 17an (igandean) ohiko Elutxara mendi irteera eginen dugu Beti Gazten. 8:00etan izanen da hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta handik Elutxara joanen da taldea. Bertan, txistorrada eginen da gero. Animatu parte hartzera!
Mendi lizentzietan baja, alta edo aldaketak egiteko epea ireki da berriz ere. 2024rako mendi lizentzia nahi baduzu, edo baduzuna berritzeko asmoa baduzu, abenduaren 12ra arte izanen dugu horretarako epea. Hiru modu egonen dira: 626 118 123 (Argiñe) telefonora deituta, mendia@betigazte.net… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑