Maiatzaren 13an Lesakan “Salvador Yanciren oroimeneko” V. martxa zikloturista ospatu zen. Euria eta eguraldi kaxkarraren ondorioz bertze urteetan bezain bertze txirrindulari animatu ez baziren ere, egun arrakastatsua izan zen! Ibilbidea 112 kilometrokoa izan zen, Lesakan hasi eta bukatuz. Goizeko 9etan… Continue Reading →
Emaitza ezin hobea Beti Gazteko Transbidasoa Master Taldeak lortutakoa pasa den apirilaren 21ean VI Trofeo Máster txapelketan, Artziniegan. Bertan Master Taldeak bigarren lasterketako lehenengo kategoriko txapeldunak izatea lortu zuen! Zorionak eta segi orain arte bezain ongi!
Heldu den hurrengo apirilaren 14ean Juanjo Canales jakintsua aditzeko aukera izango dugu “Causas de la desaparición de las abejas y el por qué debemos preocuparnos” gaiaren inguruan. Hitzaldi irekia, Harriondoa Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:00tan. Animatu eta etorri!
Hementxe Baranbion, Araban, pasa berri den txirrindularitza lasterketako podiuma. Lehendabiziko postuan Beti Gaztekoa den Ion Zeberio, Transbidasoa master txirrindularitza taldekoa izan zen. Zorionak txapeldun!
Beti Gazteko emakumeen Sokatira taldeko tiralari diren Udane Loidi, Amaia Leiza eta Aitziber Goienetxe Xuzhou herrian (Txinan) egon dira Munduko goma gaineko sokatira txapelketan parte hartzen. 23 urtez azpiko kategorian bigarren postua lortu dute. Zorionak neskak!!
Pasa den martxoaren 10ean irteera euritsu bezain arrakastatsua egin zen Xabierrera. Autobus bat betez, goizeko 6tan Lesakako Fonda Mariatik ateri eta arratsaldeko zortzi terdiak inguru ailegatu ziren. Gutti bazuk ibilbidea mendiz egitera animatu ziren, bertzeak berriz, errepidez. Nahiz eta eguraldiak… Continue Reading →
Euskadiko Txapelketako 600 eta 640 kiloko finalak irabazi dituzte Beti Gazteko Sokatira Taldeko mutilek. Martxoan Txinan jokatuko den Munduko txapelketan Euskadiko selekzioa ordezkatzeko eskubidea lortu dute honela lesakarrek, 640 nahiz 600 kiloko kategorian, baina diru-aferak direla eta, ezin izanen dute… Continue Reading →
Hurrengo otsailaren 25eko, igandea, Aizkolegira mendi irteera antolatu da Beti Gazte elkartetik. Gelditze ordua goizeko 7:30etan izango da, Lesakako Plaza Zaharretik, ibileraren iraupena bortz ordukoa izanda. Etxalarrera joateko, kotxeak behar direla jakinarazten da. Irteera denentzat irekia da, beraz, animatu inguruko… Continue Reading →
Pasa den urtarrilaren 28an, Beti Gazteko Bixente Igartzabal izena eman zuten 425 korrikalarietatik hirugarren gelditu zen Tarragonako Maratoian, lehen aldiz podiuma lortuz distantzia honetako lasterketa batean. 42 kilometro eta 192 metroak egiteko bi ordu, 44 minutu eta 10 segundo behar… Continue Reading →
© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑