BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

Page 16 of 19

MAIATZAREN 12AN “SALVADOR YANCI- REN OROIMENEZ” VI . MARTXA ZIKLOTURISTA

Hurrengo maiatzaren 12an “SALVADOR YANCI-ren OROIMENEZ” VI . MARTXA ZIKLOTURISTA ospatuko dugu. Bertze urteetan bezala, ez lehiakorra den 112 kilometroko martxa dugu hau. Eguna baino lehen izena eman nahi baduzu, internetez egin dezakezu www.kirolprobak.com web gunean. Tarifak honakoak dira: Federatuak… Continue Reading →

BETI GAZTE LASTERKA BERAKO XV. MENDI MARATOI ERDIAN

Beti Gazte Lasterka taldeko korrikalari dexente Bildu ziren atzo, apirilak 14, Berako XV. MENDI MARATOI ERDIAN. Zerua lainotua eta tenperatura hagitz ona zen mendi maratoi gogorrean lehiatzeko. Aunitz izan ziren ibilbidean zehar topatu zituzten ezagunak eta familiarrak, Beti Gazte animatuz… Continue Reading →

APIRILAREN 13AN SOKATIRA SAIOA LESAKAN!

Arratsaldeko 18:15etan sokatira saioa izango dugu Lesakako frontoian! Nafarroako 4×4 txapelketan lehiatuko dute lesakarrek. Animatu eta hurbildu!

MARTXAN DUGU “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA 2019” LEHIAKETA

Urtero bezala EZAGUTU DEZAGUN LESAKA lehiaketa antolatu dugu Beti Gazten. Dakizuen bezala, Lehen hezkuntzako ikasleek parte hartzeko aukera dute lehiaketan. Lesakarekin zer ikusia duten 30 galdera osatutako lehiaketa dugu hau eta ez da derrigorrezkoa galdera guztiei erantzutea. Aurten, parte hartzaileek… Continue Reading →

OMENALDIA BETI GAZTEKO SOKATIRA TALDEARI

Pasa den igandean, apirilaren 7an, Ohorezko futbol partidaren aurretik omenaldi ttiki bat egin zitzaien Beti Gazteko Sokatira Taldeari. Beti Gazte eta Oiartzuneko jokalariek pasilua egin zieten eta sokatirakoek ohorezko sakea jaurti zuten. Ondotik futbol partidan garaile suertatu zen Beti Gazte,… Continue Reading →

MARTXOAREN 23AN OHIKO BATZARRALDI NAGUSIA

Heldu den martxoaren 23an, larunbata, urteko Ohiko Batzarraldi Nagusia egingo dugu 19:30etan lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean. Bileraren gai zerrenda honako hau izanen da: 2018ko Ohiko Batzarraldiaren akta irakurri eta onartu, bidezko bada. 2018an eginiko ekitaldiak. 2018ko kontuen balantzea. 2019ko… Continue Reading →

MARTXOAREN 16AN, HITZALDIA

“¿QUÉ SON LOS TRANSGÉNICOS? La oveja negra de la biotecnología”. Lo que dice la ciencia. Heldu den larunbatean, martxoaren 16an, JUANJO CANALES hizlaria gai honen inguruan arituko da Harriondoa Kultur Etxean arratxaldeko 18:00etatik aurrera. Hitzaldia denentzat irekia da. Animatu!

MARTXOAREN 16AN IRTEERA XABIERRERA

Heldu den martxoaren 16an Xabierrera Irteera antolatu du Beti Gaztek. Irteera ordua goizeko 5:45etan izango da Lesakako Fonda Mariatik autobusez. Prezioa 14 eurokoa izango da bazkideentzat eta 16 €koa berriz bazkideak ez direnentzat. Izena emtako 666 382 937 edo 690… Continue Reading →

BETI GAZTE LASTERKA: ENTRENAMENDUA

Gaur, martxoak 7, Beti Gazte Lasterka taldeak 15 Km-ko entrenamendua egingo du arratxaldeko 17:00etan Irubide Ostatutik hasita. Ibilbidearen desnibela 400 metrokoa izango da! Animatu eta parte hartu, taldean joango da!

OTSAILAREN 16 ETA 23AN ARBOLAREN EGUNA 2019

Urtero bezala, “Arbolaren eguna” antolatu dugu. Otsailaren 16an eta 23an ospatuko dugu. Tresnak eraman, bertan hamaiketakoa eskeiniko da. Animatu eta parte hartu!

GAZTEEN HERRI KIROL TXAPELTA

Proba konbinatua eta sokatira. Informazio gehiagorako hemen: http://www.herrikirolaknafarroa.org/noticias.php?idn=1329   Apuntatzeko edota zalantzak argitzeko jarri gurekin harremanetan. Ane: 662673910 Aitziber: 629532854   Animatu parte hartzera eta zabaldu!!!

IGANDEAN, URTARRILAK 20, SAN ANTONERA MENDI IRTEERA

Urtero bezala San Antonera mendi irteera antolatu dugu. Irteera goizeko 8etan izango da Lesakako Plaza Zaharretik. Animatu eta parte hartu!

ELUTXARA MENDI IRTEERA ARRAKASTATSUA

Pasa den abenduaren 23an, urtero bezala Elutxara Mendi irteera antolatu zen. Bertako txabolan gosari eder bat dastatu ondotik, herrira indarberriturik bueltatu ziren 30 bat parte hartzaileak.

ABENDUAREN 30EAN, MENTI IRTEERA AIAKO HARRIRA

Heldu den abenduaren 30ean urteko azken mendi irteerari ekingo diogu goizeko 8:00etan Paza Zaharretik. Irteera denentzat irekia da eta kotxeak beharko dira. Animatu urtea kirola egiten bukatzera!!  

ABENDUAREN 23AN ELUTXARA MENDI IRTEERA ETA TXISTORRADA

Heldu den igandean, abenduaren 23an, urtero bezala Elutxara mendi irteera antolatu du Beti Gaztek. Bertan txistorrada izango dugu indarrak berreskuratzeko. Irteera ordua goizeko 8:00etan izango da Plaza Zaharretik eta ibilbidearen iraupena 4 ordu eta erdikoa izango da: Lesaka – Elutxa… Continue Reading →

ABENDUAREN 21EAN, 18:30ETAN V. BETI GAZTEKO IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Heldu den ortziralean, abenduaren 21ean, 18:30etan V. Beti Gazteko Ipuin Lehiaketako Sari Banaketa ospatuko dugu Beti Gazte Elkartearen egoitzan. Hurbildu zaitez, giro ederra izango dugu eta!

LESAKAN HAURTZAROARI BEGIRA 1920-1950 ERAKUSKETA

Lesakako osasun zentruan urteetan lanean aritu den Belen Compains pediatrak erakusketa bat antolatu du Lesakako Kultur Etxean, Osasun Zentrua, Udaletxea eta Beti Gazteren laguntzaz. Datorren abenduaren 20an hasiko da eta urtarrilaren 20a arte egonen da ikusgai. Hementxe berak idatzitako testua:… Continue Reading →

OHAR GARRANTZITSUA!! MENDI LIZENTZIAK 2019

2019ko Mendi Lizentzian ALTA EDO BAJA eman nahi duenak, abenduaren 20a baino lehen jakinarazi beharko dio Beti Gazteko Zuzendaritza Batzordeari. Lizentzia dutenek, MODALITATE ALDAKETA nahi izanez gero, epe berdinean jakinarazi beharko du. Aldaketa edo baja abisurik jasotzen ez bada, pasa… Continue Reading →

AZAROAK 24an AJOARRIERO LEHIAKETA LESAKAN

Urtero bezala tenore honetan Ajoarriero Lehiaketaren txanda ailegatu da! Hementxe dituzue lehiaketaren kartela eta oinarriak! Animatu eta parte hartu!

BETI GAZTEKO 2018KO ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK!

89 argazki jaso eta epaimahaia bildu ondotik, baditugu dagoeneko Beti Gazteko 2018ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak! Pasa den azaroaren 3an aurkeztutako argazkiak baloratzeko Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko Elizan bildu ziren ondorengo epaiak: Lesakako Irantzu Pastor, Iruneko Fernando Larrukert “Lamia” eta… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies