Ajoarriero Lehiaketa
1991. urtean ospatu genuen lehendabiziko aldiz Ajoarriero Lehiaketa, Beti Gaztek 50 urte betetzen zituela aprobetxatuz.
Gure kulturan, ongi jateari garrantzi handia ematen diogunez, Lesakako Udaletxearen laguntzaz horrelako lehiaketa bat antolatzea erabaki zen urte hartan. Egun honetan, iluntzean, parte hartuko duten bikoteak, lehenagotikan apuntatu direnak, elkartearen egoitza ingurura hurbiltzen dira lehiaketari hasiera emateko asmoz.
Orduko bikote bakoitzak beharrezko materiala prest eduki beharko du: sukaldatzeko tresnak, piper gorriak, berdeak… Elkarteak, 2kg bakailo ematen dizkiot bikote bakoitzari, laguntza ekonomiko ttiki batez gain.
Bertzalde, Lesakako hainbat ostatuek ajoarriero kaxulak prestatzen dituzte Beti Gazterentzat, lehiaketaren ondotik herrikoei banatzeko.
Behin bikoteak ajoarrieroa prestatu dutela, denak bildu, numerazio bat eman, eta epaileek hauek dastatu eta baloratzen dituzte.
Behin epaileen puntuazioak bilduta, bertan irabazleen izenak erraten dira, hiru puntuazio hobernerak jaso dituztenek hainbat sari lortuz.
2017ko Ajoarriero Lehiaketako irabazleak