“Ezagutu Dezagun Lesaka” Lehiaketa
1989. urtean, Beti Gazte Elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren laguntzarekin, “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” Lehiaketa martxan jarri zuen, Tantirumairu Ikastola eta Irain eskolako haur guztiei zuzenduta.
Orduz geroztik, urte batzuetan izan ezik, urtero, ospatzen da lehiaketa hau urteko lehen hiru-hilabetean.
Parte hartzaile guztiak herriarekin zerikusia duten 30 galderei erantzun behar diete galdera guztiak erantzun behar ez diren arren.
Hilabete batean haurrek bai gurasoei, bai familiakoei eta herriko edozein partsonari ere galdetzen diete erantzun zuzenaren bila. Azken urteetan teknilogia berriak erabil ditzakete (Internet…).
Hilabete bat pasata erantzun-orriak jasotzen dira eta zuzenketak egiten dira irabazleak nor diren aukeratzeko.
Parte hartzaileak hiru mailatan banatzen dira¨:
* A mailan Lehen Hezkuntzako 1go Eta 2. mailako ikasleak.
* B mailan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak.
* C. mailan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailakoak,
Maila bakoitzeko lehendabiziko lauek sari bat jasotzen dute. Sari hauek ez dira dirutan ematen, didaktika materialek erosteko txarteletan baizik. Era berean erantzun zuzen gehien lortu dituenari sari berezi bat ematen zaio baita hamabi erantzun baino gehiago zuzen erantzun dutenei era. Azken hauei saritxo bat ematen zaie.
Sari banaketaren saioaren bukaeran sari bat zozketatzen da etorri direnen artean.
Hementxe azkeneko edizioko irabazleak!
“EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” 2018
1. Zein etxetan agertzen dira kurrikak (tenazak) sarrerako atean?
Ortzaizenean/ Gonbizenean/Etxeluzea
2. Zein egunetan pasatu zen Lesakatik ”Tour de France“ko etapa bat. Nork irabazi zuen etapa hura? Nork irabazi zuen urte hartako Tourra?
1992 uztailak 6.
Javier Murguialday
Miguel Indurain.
3. Pasa den Oinez egunean zein izan ziren inaugurazioan agertu ziren Nafarroako Gobernuko agintariak?
Uxue Barkos, Presidentea. Maria Jose Beaumont, Ana Ollo eta Maria Solana kontseilariak eta Ainhoa Alvarez, Nafarroako Parlamentaria.
4. Zein dira azken San Ferminetan Lesakako Bandan lehen aldiz jo zuten musikari berriak? Izen-abizenak idatzi.
Imanol Mesa Garmendia-Josu Zubieta Eneterreaga – Iker Agirretxe Vicondoa –
Xabier Apeztegia Grassa – Pello Iturria Pombar
5. Zein izen du Ote kalean dagoen landetxea? Eta kale berberean dagoen jauregia?
Larranea –Boienea
6. Zein izan zen Pepito Yanciren omenaldian parte hartu zuen kuarteto famatua? Zein zen omenaldiaren lema?
Golden Apple Quartet. “Pepito Yanci beti bizi”
7. Zein animalik eusten diote Altzegabaita etxeko lehen solairuan dagoen balkoiari?
Hiru lehoik
8. Lesakako zein elkartek irabazi zuen 1. Ajoarriero Lehiaketa?
Eguzki elkartea
9. Zenbat liburu daude liburutegian? Jarri hemen liburutegiaren zigilua.
18.000
10. Zenbat leiho ditu Lesakako Herriko Etxeak kanpotik ikusten direnak?
27
11. Idatzi HARRIONDOA kultur etxeko aretoen izenak.
Alasta, Erkazti, Zumarra, Korua, Txokobiko, Komentua, Maravedí
12. Zein dira Lesakako bandan tuba jotzen duten bi musikari beteranoak? Izen-abizenak.
Juan Ordoki Otxoteko eta Esteban Maritxalar Iturbide
13. Idatzi itzazu Lesakako albienteen izen-abizenak.
Bernardo Yanci Mitxelena – Mikel Gotzon Ortiz de Urbina Olaetxea
14. Beti Gazte sokatira taldeko hiru neska aritu dira Txinan munduko txapelketan. Idatzi beraien izen-abizenak.
Amaiaa Leiza Igazabal .- Aitziber Goienetxe Batiz eta Udane Loidi Labandibar
15. Lesakako zein etxetan jaio zen Zarandia apezpikua?
Juanamenea
16. Lesakako zein menditan egin da “Oinez basoa” landaketa?
Frain
17. Lesakako neska batek duela gutxi erabaki du “skeet“ tiro olinpikoari uztea. Neska horren izen-abizenak idatzi. Zein titulu lortu ditu bere “karreran“?
Itsaso Fagoaga Etxarte
9 aldiz Espainiako txapelduna – Zortzi aldiz Espainiako kopa eta sei aldiz Erregearen kopa
18. Lesakatik Oiartzunera errepidez joateko, Endara auzoa zeharkatuz, zein mendatek pasatu behar dira?
Agiña eta Aritxulegi
19. Zein dira Lesakako farmaziak? Idatzi farmazia hauen titularren izen-abizenak.
Miren Irigoyen Irigoyen – Maria Jose Txoperena Altzugarai eta Olga Alzate Bazterretxea
20. Zein da Alkaiaga Berarekin elkartzen duen zubi historikoa?
San Miguel
21. Gaizka Sarasolaren “ERLEAK, SATORRAK, BELEAK“ liburuan agertzen diren antzezlanen izenburuak.
“Urak ttiki dire“ “Lur azpikoak“ eta “Talaka“
22. “60 urte eta… Beti Gazte “ liburuan 1960ko hamarkadan Otsogorrienean antzerkia egiten zituzten artista batzuk agertzen dira bi argazkitan. Idatzi bost artisten izenak. Apaizek ez dute kontatzen.
Juanjo Salvador- Salvador Arriola- Vicente Garro- Rafael Eneterreaga- Dionisio Arriola- Vicente Apeztegia-Santiago Maritxalar- Inaxio Leiza-Justo Igarzabal-Jose Antonio Sarobe-Isidro Saralegi
23. Zenbat ikasle daude matrikulaturik Irain eskolan ikasturte honetan? ¿Eta Tantirumairu Ikastolan?
133 Irain eta 101 ikastolan
24. Euskal Telebistako “Atera kontuak“ saioan agertzen den kazetari lesakarra. Izen abizenak.
Amaia Eneterreaga Etxegia
25. Nola deitzen zaio Katapegi eta Nabaz auzoen artean muga egiten duen parajeari?
Banarta
26. Bide Berdeak Lesakako udalerrian bi tunel ditu. Aipatu beraien izenak.
Onbordi eta Montoia
27. Zein dira “PIEDRA, HIERRO Y PAPEL” liburuaren egileak.
Ana Zabalza-Jose Luis Etxegarai, Jose Mari Esparza eta Egoitz Telletxea
28. Lesakako Musika Banda da Nafarroako bandarik zaharrena. Nork sortu zuen banda? Zein urtetan?
Rafael Salcedo – 1857
29. Idatzi Gardelko Pagoeta parajean Gerrako Prisioneroen oriomenez jarri den kartelan agertzen den testua
Lesaka eta Oiartzun arteko errepide hau Jesus Altube Iribarrek eta beste ehunka esklabok eraiki zuten diktadura frankistaren preso politiko zirelarik 1940 urte inguruan
Lesakan, 2016ko abuztuaren 15ean
30. Zein musikariren meza kantatzen da San Fermin Eguneko meza kantatuan?
Lorenzo Perosi