Dantza Taldea
2010. urtean, Mari Sol Irigoyenen gidaritzapean, Beti Gazteko Dantza Taldea sortu zen. Hasiera batean Beti Gazte elkartean biltzen ziren sei emakumek osatzen zuten taldea, dantzen oinarrizko pausuak ikasteko helburua zutenak. Gaur egun berriz, 80 partaidek osatzen dute taldea eta 20 koreografia ezberdin baina gehiago dakizkite.
2017. urtean hasi ziren, berrikuntza bezala, jende aurrean emanaldiak egiten. Hiru izan ziren urteko emanaldiak: lehenengoa Etxalarren, herriko bestetan frontoia ikuslegoz goraino beteaz; bigarrena Agerrako bestetan, abuztu bukaeran eta hirugarrena Lesakako Feritan herriko plazan. Hiruak izugarrizko arrakasta izan zuten.
Taldea Lesaka, Bera, Arantza, Igantzi eta Etxalarko emakumeez osatuta dago. Entseguak igande arratsaldetan egiten dituzte Lesakako udal frontoian.