Margoketa Azkarreko Lehiaketa
2013ko ekainaren 8an, Beti Gazte Elkarteak “ELIAS GARRALDA” I Margo Azkarreko Lehiaketa abian jarri zuen lehen aldiz Lesakako Udalaren laguntzarekin.
Elkarteak gai honen inguruan inolako esperientziarik ez bazeukan ere, lehiaketa hau leku aunitzetan arrakasta handiz ospatzen zela jakinik, lanean jarri zen buru belarri Lesakan honelako lehiaketa bat antolatzeko.
Geroztik, urtero, ekainaren lehen larunbatean ospatzen den Beti Gazte Egunaren hurrengo egunean, ekainaren lehen igandean han xuxen, “Elis Garralda” izeneko lehiaketa ospatzen da.
Lehiaketa goizeko 8:30etan hasten da. Ordu honetan Lesakara hurbildu diren margolariak, beraien mihiseei zigilua eman ondoren, izen-emate orriak betetzen dituzte eta margotzera abiatzen dira aurrez aukeratutako lekuetara.
Pixka bat beranduago margolari txikiek beraien taulak jasotzen dituzte eta herrian sakabanatzen dira margolanakk burutzeko.
Lau orduz margolariek beraien lana egiten dute kalera atera den jedearen aurrean.
Eguerdi aldean, margolariek beraien margolanak jartzen dituzte antolatzaileen eskuetan hauek kontrolatzen dituzten bitartean. Ordu honetan ere, epai-mahaikideeek haurrek egin dituzten margolanak baloratzen dituzte.
Margolanak erakusgai geratzen dira Alhondigako arkupeetan eta margolariak Elkarteak eskaintzen dien bazkarirako elkartzen dira.
Bazkaldu ondoren, 6ak aldera, epai-mahaikideak biltzen dira eta margolanak baloratzen dituzte. Hau egin ondoren balorapenaren emaitzak ezagutzera ematen dira bildutako jendearen aurrean eta sariak ematen dira irabazleei (bi lan hoberenei eta Lesakako lan hoberenari).