FEDERATUAK

Gaur egun 250 federatu inguru gara. Azken urteotan federatu kopuruaren igoera nabarmena izan da.

Oraindik ez duzu zure lizentzia? Hementxe uzten dizuegu lizentzia izateko bete beharreko orria. : X. Mendi-Formulario.

Izen-emate orria bete eta kirola@betigazte.net helbide elektronikora bidali. Bertzalde, hau inprimitzeko eta guri entregatzeko aukera ere dago.

ANIMATU!

GPS    

Elkarteak badu GPS bat, eskatzen duten bazkideen eskura. 10 €ko fiantza utzita edozein bazkidek eskatzen ahal du. Fiantza itzuliko da GPS egoera onean itzultzen denean. Jarri harremanetan Jesus Zapirain-ekin.

LESAKAKO ITZULIA

Elkarteak Lesakako Itzuliko 12 edizio antolatu ditu, eta martxa hau duela 5 urtetik Nafarroako Ibilbide Luzeen Zirkuituan sartua da. Bi urtean behin antolatzen da, ekainean. 2016ko martxa prestatzen ari gara. Klubatik animatzen zaituztegu itzuliaren antolakuntzan laguntzera eta bertan parte hartzera.

SANTIAGO BIDEA

Azken 3 urteetan, Santiago Bideko 4 etapa egin ditugu Baztango Bidetik, Baionatik Iruñera, 2011n. Bertze lau Iruñetik Logroñora (2012) eta, azkenik, beste 5, 2013an, Logroñotik Burgosera.

IRTEERA PIRINIOETARA

Era berean, hainbat urte daramazkigu Pirinioetara irteera bat antolatzen, uztaileko aste hondar batean. Aurten Nafar piriniotara egin da irteera, uztailak 25 larunbatan Orhi igo zen Otxagabiatik eta igandean Txamantxoiara joan ginen Asolazetik

IRTEERAK URTEAN ZEHAR

Urtean zehar, igandetan egiten dira irteerakgoizez. Normalean, edo Lesakatik bertatik ateratzen gara, edo kotxez ibilbidea laburrak eginda, inguruko mendietara joaten gara. Oinezko ibilaldiek 4-5 ordu irauten dute, eta eguerdi aldera itzultzen gara herrira. “Beti Gazteren Egutegia” atalean ikusten ahal duzu 2015ko egutegia.  

Irteerak ortzegunetan iragartzen dira normalean, zer eguraldia egin behar duen kontuan hartuta. “Hurrengo irteera” atalean ikusten ahal da hori, irteera dagoen astean.

Duela gutti talde berri bat osatu dugu irteera errazagoak burutzeko.

NAFARROAKO MENDI ELKARTEEN EGUNA

Bertze jarduera bat, duela urte batzuk parte hartzen ari garena, Urrian ospatzen den Nafarroako Mendi Elkarteen eguna da. 2015. urtean Lesakan antolatu genuen, 2010ean bezala, Beti-Gazteren eta iruñako Oberenaren eskutik gure 75. urteurrenaren ospakizunen barrenean. Bertze herriko taldeei languntza ere eskeini diegu ekitaldia antolatzeko, adibidez San Adrián, Alsasua, San Jean de Pie de Port…

GR-REN MANTENIMENDUA

Bertzalde, adierazi behar da elkarteko hainbat kidek parte hartzen dutela Nafarroako Federazioak bidaxken seinalizazio eta mantenimendurako eratu dituen boluntario taldeetan. Horiek lanean aritu dira (eta ari dira) GR-11.3-ko seinalizazioan, Irundik – Txori-Lepora doaien tartean. Halaber, Bidasoako GR berria markatzen aritu dira, Lesaka-Bustizko Lepoa tartean. GR honek lotzen ditu aipatu GR-a GR-12arekin eta Baztanekin. Azken zati honetan elkarlanean aritu gara Igantziko eta Arantzako boluntarioekin.